Ongi etorri !
Ongi etorri !
Larrun mendi magalean, Azkaine eta Senpere artean eta Donibane Lohizunetik 7 km-ra kokatzen den Pyrénées-Atlantique hotela kudeatzen dugu Jeannou familian, ingurumen ezin lasai eta baketsuagoan, 1965. urtetik. Ordutik, hainbat belaunalditan zehar transmititu da ostalaritza-tradizio hau gure familian. Pozik erakutsiko dizugu gure Euskal Herria, gure kultura, paisaiak eta gastronomia.
Beti entzuteko eta laguntzeko prest, atsegin handiz erantzungo ditugu zure zalantza guztiak.
_______________
Hotelak 34 logela ditu, 2 estaietan banatuak. Igogailua, beranda, jatetxea, egongela komuna, terraza eta aparkaleku pribatu bat ditu, eta hotelaren lorategi ondotik pasatzen da Urdazuri ibaia. Areto pribatu bat ere badu, bilerak edo familia-ekitaldi pribatuak antolatzeko.
Aukera desberdinak ditugu, logela bat hartu daiteke gosariarekin bakarrik edo pentsio erdian, eta eguneko planak antolatzen ditugu ere, bakarka edo lagun taldeentzat (artea, gastronomia, txangoak, moto edo auto zirkuituak). Gure lurraldea deskubritzen lagunduko dizugu.
LHOTEL _______
Philippe gure sukaldariak eskualdeko produktu freskoekin egindako Euskal Herriko espezialitateak ezagutaraziko dizkizu. Garbura, Piperrada, aratxeki edo idiki Axoa, Poulet à la Basquaise oilasko famatua, Koskera legatza, Dorada filetea txorizo saltsan eta, nola ez, etxean egindako Euskal pastiza ahaztu gabe. Plater hauekin gure paisaia bereziak eta euskal gastronomia tradizional eta familiarra deskubritu ahalko dituzu. Pentsio erdian, eguneko menuak sarrera bat, plater printzipal bat, ardi gasna eta deserta izango ditu, ardoa barne. Goizetan, gosari kontinental bat, eguna indarrez hasteko eta gure bazterrak ondo ezagutu ahal izateko. Jatetxea ezagutzera bazatoz, gure kartan elikagai freskoekin prestatutako platerrak topatuko dituzu, pasio handiarekin eginak: bi sarrera aukeran, bi plater printzipal aukeran eta postre desberdinen artean aukeratu ahalko duzu. Taldeentzako menuak ere eskaintzen ditugu, zuen nahietara egokituak, plater tradizionalak eta beste. Arrain zopa, txipiroiak Lohizuneko eran, marmitakoa (garaiaren arabera), kuia eta gaztaina krema, paella, bildots izterra, ahate bularkia ahabiekin, hostopila fruitu gorriekin eta etxean egindako Norvegiako omeleta izango dituzue aukeran, benetako bidaia gastronomikoa.
Kanpoan, proposatzen dugu :
barruan :
Donibane Lohizunen/A63 edo N10 (15 min)
Biarritz/A63 (30 min)
Sasoitik kanpo | Sasoi ertaina | Urtaro betea | |
---|---|---|---|
Gela | Erosotasuna | Estandarra | Erosotasuna | Estandarra | Erosotasuna | Estandarra |
Duo | 75/90€ | 68/80€ | 98/115€ | 90/105€ | 115/145€ | 105/130€ |
Familia | 110/140€ | 138/160€ | 190/220€ |
Sasoitik kanpo | Sasoi ertaina | Urtaro betea | |
---|---|---|---|
1/2 OSTATUA | Erosotasuna | Estandarra | Erosotasuna | Estandarra | Erosotasuna | Estandarra |
Duo | 150€ | 142€ | 166€ | 158€ | 184€ | 175€ |
Solo | 118€ | 110€ | 135€ | 127€ | 148€ | 140€ |
Banakako gelan | 20 eta 25 €arteko gehigarria |
Etapa gaua (VRP) | 85€-tik 140€-ra sasoiaren arabera |