Hôtel Pyrénées-Atlantique
       

Bienvenue !

Ongi etorri !

Larrun mendi magalean, Azkaine eta Senpere artean eta Donibane Lohizunetik 7 km-ra kokatzen den Pyrénées-Atlantique hotela kudeatzen dugu Jeannou familian, ingurumen ezin lasai eta baketsuagoan, 1965. urtetik. Ordutik, hainbat belaunalditan zehar transmititu da ostalaritza-tradizio hau gure familian. Pozik erakutsiko dizugu gure Euskal Herria, gure kultura, paisaiak eta gastronomia.
Beti entzuteko eta laguntzeko prest, atsegin handiz erantzungo ditugu zure zalantza guztiak.
_______________

Hotelak 34 logela ditu, 2 estaietan banatuak. Igogailua, beranda, jatetxea, egongela komuna, terraza eta aparkaleku pribatu bat ditu, eta hotelaren lorategi ondotik pasatzen da Urdazuri ibaia. Areto pribatu bat ere badu, bilerak edo familia-ekitaldi pribatuak antolatzeko.

Aukera desberdinak ditugu, logela bat hartu daiteke gosariarekin bakarrik edo pentsio erdian, eta eguneko planak antolatzen ditugu ere, bakarka edo lagun taldeentzat (artea, gastronomia, txangoak, moto edo auto zirkuituak). Gure lurraldea deskubritzen lagunduko dizugu.

LHOTEL _______

JATEKO _______

Philippe gure sukaldariak eskualdeko produktu freskoekin egindako Euskal Herriko espezialitateak ezagutaraziko dizkizu. Garbura, Piperrada, aratxeki edo idiki Axoa, Poulet à la Basquaise oilasko famatua, Koskera legatza, Dorada filetea txorizo saltsan eta, nola ez, etxean egindako Euskal pastiza ahaztu gabe. Plater hauekin gure paisaia bereziak eta euskal gastronomia tradizional eta familiarra deskubritu ahalko dituzu. Pentsio erdian, eguneko menuak sarrera bat, plater printzipal bat, ardi gasna eta deserta izango ditu, ardoa barne. Goizetan, gosari kontinental bat, eguna indarrez hasteko eta gure bazterrak ondo ezagutu ahal izateko. Jatetxea ezagutzera bazatoz, gure kartan elikagai freskoekin prestatutako platerrak topatuko dituzu, pasio handiarekin eginak: bi sarrera aukeran, bi plater printzipal aukeran eta postre desberdinen artean aukeratu ahalko duzu. Taldeentzako menuak ere eskaintzen ditugu, zuen nahietara egokituak, plater tradizionalak eta beste. Arrain zopa, txipiroiak Lohizuneko eran, marmitakoa (garaiaren arabera), kuia eta gaztaina krema, paella, bildots izterra, ahate bularkia ahabiekin, hostopila fruitu gorriekin eta etxean egindako Norvegiako omeleta izango dituzue aukeran, benetako bidaia gastronomikoa.

 LHOTEL ZERBITUAK ___

Kanpoan, proposatzen dugu :

  • aparkaleku itzaltsu bat
  • "La Nivelle" ibaiaren ertzeko lorategi bat, aulki luze, mahai eta bankuekin
  • kanpoko terraza atondu bat
  • umeentzako jolas gune bat: txirrista, babyfoot, mahai tenisa, eta abar.
  • Inguruko ibilaldi xendak
  • taberna bat (galde egiguzu gure etxeko zartzuela, gozamen bat!)

barruan :

  • Harrera beroa !
  • inguruko leku turistiko eta kulturalak ezagutzeko dokumentazio bat
  • egongela bat, telebista
  • doako wifi internet sarbide bat
  • Sarbide gaitua duen igogailu bat
  • Aire girotua duen jantoki bat/li>
GU AURKITU _______

Donibane Lohizunen/A63 edo N10 (15 min)

  • Donibane Lohizuneko iparraldeko irteera
  • Ascain norabidea (D918)
  • dAscain bidegurutzearen ondoren, 1 km-ra errepide bazterrean, eskuinetara, Pirinio Atlantikoa hotelaren sarrera
    Iritsi zara (es) !

Biarritz/A63 (30 min)

  • Biarritzeko irteera, Saint Pée sur Nivelle norabidean
  • Saint Pée sur Nivelle erdian, Donibane Lohizunerantz
  • 7 km-tan bide ertzean, ezkerrean, Pirinio Atlantiko hoteleko sarrera
    Iritsi zara (es) !
PREZIOAK 2024 _______
Gure gela prezioak :
Sasoitik kanpo : 11/12 tik 04/15 era
Sasoi ertaina : 04/15 tik 06/31 era // 01/10 tik 11/11
Urtaro betea : 07/01 tik 09/30 era
Sasoitik kanpo Sasoi ertaina Urtaro betea
Gela Erosotasuna | Estandarra Erosotasuna | Estandarra Erosotasuna | Estandarra
Duo 75/90€ | 70/80€ 100/115€ | 90/105€ 115/145€ | 105/130€
Familia 110/140€ 140/190€ 190/250€
Gure prezio ertainak :
KONTUZ PENTSIO ERDIA BI GAUETIK AURRERA HASTEN DA
BESTELA, GELA + GAUEKO AFARIA (30€) + GOSARIA + EGONALDI ZERGA
Sasoitik kanpo Sasoi ertaina Urtaro betea
1/2 OSTATUA Erosotasuna | Estandarra Erosotasuna | Estandarra Erosotasuna | Estandarra
Duo 170€ | 160€ 180€ | 170€ 195€ | 185€
Solo 130€ | 120€ 140€ | 130€ 150€ | 140€
Pertsona bakoitzeko gehigarriak :
Gosariaren prezioa : 12€/pers
Ohe gehigarria : 25€
Banakako gelan 20 eta 25 €arteko gehigarria
Etapa gaua (VRP) 95€-tik 140€-ra sasoiaren arabera
Haurrendako prezioa, pentsio 1/2. :
% 50 10 urterako
% 20 10 eta 16 urte artean
Egonaldi zerga: 1,69 €pertsonako eta eguneko
RESERVATION _______